Gukaren aurkezpen ekitaldia, bideoan
Guka gara!

Guka Telebista mai 20, 19:45 Aia   Orio

Albistegia

Guka estrategiaren hiru hankak aurkeztu dituzte Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) ordezkariek gaur goizean, Azpeitiko Basazabal jauregian egin duten ekitaldian; hain zuzen, marka eraldaketa, eskaintza berria eta kidetzeko formula berria erakutsi dituzte jendaurrean. Erakunde publikoetako ordezkariek, berriz, tokiko hedabideen lana eta horiek digitalizatzeko beharra azpimarratu dute.

Guka aurkeztu du Urolako Komunikazio Taldeak
Guka gara!

Erredakzioa mai 20, 15:10 Aia   Orio

Urolako Komunikazio Taldeak Azpeitian aurkeztu du Guka, Basazabal jauregian egindako ekitaldian. Erakundeei zuzendutako ekitaldia izan da, eta guztira, 70 lagunetik gora bertaratu dira. Aurkezpenean azaldu moduan, hiru hanka izango ditu Guka estrategiak: marka eraldaketa, eskaintza berria, eta kidetzeko formula berria.