Euskara eta kulturartekotasuna
Euskara ardatz, komunitateak batzen
GUKA papereko erreportajeak

Nerea Uranga mai 10 Aia Orio

Herriko eta hezkuntza komunitateko komunikaziorako hizkuntza euskara izaten segitzeko nahiz euskaraz ez dakitenen ulermena errazteko eta haien parte hartzea sustatzeko, Euskara eta Kulturartekotasuna Udalerri Euskaldunetan egitasmoa abian dute Aizarnazabalen, Zestoan, Orion eta Azpeitian, UEMArekin eta Huhezirekin elkarlanean. Datorren ikasturtean Zumaia ere batuko da egitasmora.