Ohorezko Euskaltzain izendatzen duen diploma jasoko du Camposek

Karkara 2014ko uzt. 18a, 08:53

Gaur, ostiralarekin, jasoko du ohorezko euskaltzain izendatzen duen diploma Bilbon. Ikastolen mugimenduan egindako ekarpenarengatik lortu du izendapen hau oriotarrak

Maiatzaren 30ean Euskaltzaindiak 12 ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen, eta horien artean zegoen Antonio Campos oriotarra. 1980 urtetik 2002 urtera egindako lanagatik eman diote izendapen hori. Urte horietan bai euskarak, bai euskal kulturak eklosio bat bizi zuen; eta urte guzti horietan, Ikastola traktore izan zen. Euskal Kultura bultzatu zuena Ikastolen Elkartea izan zen, eta Antonio elkarteko lehendakari zen.

Izendapena maiatzaren 30ean jaso zuen, eta gaur, utzailaren 18an, diploma jasoko du Bilbon. Camposekin batera izango dira beste 11 euskaltzain berri: Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazu. Gaur egun, Euskaltzaindiak 39 ohorezko euskaltzain ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!