Pontx pailazoak emanaldia eskainiko du bihar herriko plazan

Andrea Zipitria 2024ko api. 27a, 09:00

Pontx pailazoa.

Gelara ikuskizunarekin iritsiko da Oriora bihar, Pontx pailazoa. Herriko plazan eskainiko du emanaldia.

Pontx pailazoa Oriora iritsiko da bihar. Gelara ikuskizuna eskainiko du, herriko plazan, 12:00etatik aurrera. Hiru urtetik aurrerako neska-mutilei zuzendutako saioa izango da, eta hizpide izango ditu eskolako gorabeherak. Umorez, magiaz, kantuz eta sorpresaz betetako emanaldia izango dela aurreratu du Orioko Udalak.