Hilaren 30ean bukatuko da zirkulazio-zerga borondatez ordaintzeko epea

Andrea Zipitria 2024ko api. 24a, 09:15

Ordainagiria helbideratu nahi dutenek udal-bulegoetara jo beharko dute.

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio-zerga ordaintzeko epea martxoan ireki zuen Orioko Udalak, eta zerga hori ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 30era arte, datorren asteartera arte, izango da zabalik.

Udalak gogoratu du beranduago ordaintzen dutenei errekargua aplikatuko zaiela.