Udal eta foru hauteskundeak 2023

Foru bozetan ere, EH Bildu izan da lehen indarra Orion eta EAJ Aian

Julene Frantzesena 2023ko mai. 29a, 12:23

Foru bozetako Orioko eta Aiako emaitzak, grafikoan.

Orion EH Bilduk eskuratu ditu bozen %54,26 (1,611 boto), eta EAJk, berriz, bozen %34,79 (1.033 boto). Aian jeltzaleek botoen %47,53 jaso dituzte (472 boto), eta EH Bilduk, bere aldetik, bozen %42,8 (425 boto). Urola Kostan, Deba-Urola barrutian eta Gipuzkoan EH Bilduk jaso ditu boz gehien.

Gipuzkoan bezalatsu, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ere EH Bildu izan da nagusi Deba-Urola barrutian. Urola Kostan ere EH Bilduk jaso ditu boz gehien, baita Orion ere; Aian, berriz, udal hauteskundeetan bezalaxe, EAJ izan da nagusi. Beraz, udal bozetako joera berbera errepikatu da foru hauteskundeetan ere.

Orion EH Bilduk eskuratu ditu bozen %54,26 (1,611 boto), eta EAJk, berriz, bozen %34,79 (1.033 boto). PSE-EEk botoen %5,22 (155 boto) jaso ditu foru hauteskundeetan, Elkarrekin Podemosek %2,56 (76 boto), PPk %1,15 (34 boto) eta Stopek %0,54 (16 boto). Aian, berriz, EAJ izan da nagusi foru hauteskundeetan ere. Jeltzaleek botoen %47,53 jaso dituzte (472 boto), eta EH Bilduk, bere aldetik, bozen %42,8 (425 boto). Bi alderdi horiekiko alde nabarmenarekin, baina Elkarrekin Podemos izan da hirugarren indarra, botoen %3,02 pilatuta, eta laugarrena, berriz, Stop botoen %2,32 jasota (23 boz). PSE-EEk botoen %1,91 eskuratu ditu Aian (19 boto) eta PPk botoen %1,31 (13 boto).

Urola Kostan, berriz, botoen %45,36 jaso ditu EH Bilduk (16.477 boto), eta bozen %40,05, aldiz, EAJk (14.548 boto). PSE-EEk, berriz, bozen %6,99 eskuratu ditu (2.437 boz), Elkarrekin-Podemosek %3,37 (1.224 boto), PPk %2,11 (765 boto) eta Stopek %0,46 (166 boto). Ondorioz, eskualdeko herri gehienetan ere EH Bildu izan da indar bozkatuena, baina izan dira salbuespenak ere: EH Bilduk jaso ditu boto gehien Aizarnazabalen, Azpeitian, Errezilen, Getarian, Orion, Zestoan eta Zumaian; EAJk, aldiz, Aian, Azkoitian eta Zarautzen. Beizaman, baina, udal bozetan Aurrena Beizama Bai izan da bozkatuena, eta EH Bildu, berriz, foru hauteskundeetan.