Pasaia Itsas Festibalean parte hartuko duten ontzi tradizionalei ongietorria egingo zaie gaur arratsaldean

Andrea Zipitria 2024ko mai. 8a, 08:00

Bihartik igandera bitartean egingo dute Pasaiako portuan, itsas festibala, baina aurrez, gaur, Euskal Herriko ontzi tradizionalak herrira iritsiko dira 17:00etan. Ondoren Xabier Alberdiren gidaritzapean, hitzaldia izango da Mutiozabalen.

Pasaia Itsas Festibalaren 3. ekitaldia ostegunetik igandera arte egingo dute Pasaiako portuan, baina aldez aurretik, jaialdian izango diren ontziei Orion egingo zaie ongietorria, gaur. Euskal Herriko ontzi tradizionalak izango dira guztiak ere, eta 17:00ak aldera iritsiko da tripulazioa. Ondoren, hitzaldia izango da Mutiozabalen, Tradizioaren eta berrikuntzaren arteko esperientzia konstruktiboak izenburupean. Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdik gidatuko du saioa, eta parte hartuko dute: Galiziako Fuertespenedo Arquitectos elkarteko Oscar Fuentes Dopicok eta Lago Fernandezek eta Chiloé artxipelagoko Daniel Bravo Silva itsas ingeniari eta nazioarteko bela-nabigatzailea, eta Almonacid aita-seme arotzak.

Bihar, berriz, ontziak agurtzeko ekitaldia egingo da 12:00etan, eta Oriotik Pasaiara abiatuko dira.