Karkararen arraun porrak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko ira. 24a, 12:00

Orioko emakumezkoak bandera astintzen aurtengo traineru denboraldian. (Aitor Arrizabalaga)

Amaitu da aurtengo traineru denboraldia, eta Karkarak egin du zozketa asmatzaileen artean. Izan ere, 62 pertsonek parte hartu dute porran, eta horietatik 23 lagunek asmatu dute herriko hiru traineruek zenbatgarren postuetan amaituko zituzten beren ligak.

Karkararen aurtengo arranu porrak ere badu irabazlea: Ainhoa Mateos oriotarra. Guztira 62 herritarrek parte hartu dute porran, eta horietatik 23 lagunek asmatu dute herriko hiru traineruek zenbatgarren postuetan amaituko zituzten beren ligak. KAE2 ligan aurreneko postua eskuratu du Orio B traineruak, Eusko Label ligan bosgarren izan da Orio, eta Euskotren ligan, berriz, bigarren.

Hala, Mateosek sari dotorea jasoko du: Xixario erretegian bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.