Udal eta foru hauteskundeak 2023

EH Bilduk "eskerrak" eman dizkie oriotarrei

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 28a, 23:06

Orioko EH Bilduko hamar zinegotziak gaur gauean elkarrekin. (Andrea Zipitria)

Gorakada nabarmena izan du EH Bilduk gaurko udal hauteskundeetan, sei zinegotzi izatetik hamar izatera pasako baita datorren agintaldian. Koalizioak azaldu du "arduraz, herritar guztientzat lanean jarraituko" dutela datozen lau urteetan.

Orioko EH Bilduk nagusitasunez irabazi ditu udal hauteskundeak 1.957 botorekin. Hamar zinegotzi izango ditu koalizioak hastear den agintaldian, eta EH Bilduko zerrendaburu Anuska Esnalek "eskerrak" eman dizkie herritarren EH Bilduri eman dioten babesagatik. "Eskerrik asko guzti-guztioi bihotzez. Ardura handiz baliatuko dugu eman diguzuen babesa, eta herritar guzti-guztiontzat jarraituko dugu lanean, ahalik eta Orio onena egiten. Guztion artean eta guztiontzat, maite dugun Orio egiten".