Balearen eguna 2016

Balea harrapatu bezperan, danborrada

Karkara 2016ko mai. 13a, 12:41

Balea Elkarteak antolatu du danborrada eta gaur, ostirala, 23:30ean irtengo da elkartetik plazara

Balea Elkarteak danborrada antolatu du maiatzaren 13an, ostiralean. Gaueko 23:30ean irtengo dira elkartetik eta plazarantz joango dira Talaimendi txarangaren laguntzarekin. Gauerdian, txupinazoa botako dute Udaletxetik eta, horrela, hasiera emango zaio Balearen Egunari.