Balearen eguna 2016

Zurezko ontzigintzaren itzal luzea

Karkara 2016ko mai. 13a, 08:52

Zurezko ontzigintza belaunaldiz belaunaldi hitzaldia emango dute ostiralean, maiatzak 13, Otero eta Agotek kultur etxean, 19:00etan.

Galiziako A Aixola prestakuntza eskolatik etorriko da Enrique Otero Oriora, Albaola Elkarteko Xabier Agoterekin batera hitzaldia ematera. Hitzaldia kultur etxean izango da, gaur, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan.  Hitzaldian zurezko ontzigintzaren bilakaeraz arituko dira Otero eta Agote.