Balearen eguna 2016

Euskal baleazaleen aztarnen kontakizuna

Karkara 2016ko mai. 12a, 08:36

Maiatzaren 12an, ostegunarekin, Balearen Egunaren harira, Euskal baleazaleen triskantza dokumentala proiektatuko dute kultur etxean.

Ander Arrese eta Beñat Iturriotz arkeologoak eta Eñaut Tolosa dokumentalgileak Islandiara joan ziren, euskal baleazaleen aztarnen bila. 1615ean arrantzaleek egindako bidaiaren azken egunak berregin zituzten eta bertako adituak elkarrizketatu. Material horrekin dokumental bat egin zuten, Euskal baleazaleen triskantza.

Crowfounding kanpaina bat antolatu zuten dirua biltzeko eta proiektua aurrera atera ahal izateko. Guztira 6.000 euro behar zituzten horretarako. 

Orain, dokumentala esku artean dute eta herriz herri dabiltza aurkezten. Gaur, ostegunarekin, Orioko kultur etxean egingo dute emanaldia. Bideo proiekzioaren ondoren hitzaldia izango da egileekin.