Balearen eguna 2016

Balearen Eguneko lehen ekitaldi jendetsua

Karkara 2016ko mai. 5a, 19:15

Balearen Egunaren harira hainbat egunetako egitaraua atondu du Udalak. Ostegunean izan zen egitarauko lehen zita, Txipli-txapal ikuskizunarekin. Atzetik, txokolate-jana izan zen, Balea Elkarteak antolatuta; eta, amaitzeko, marrazki lehiaketako sari banaketa. Jende ugari bildu zen Orioko kultur etxean.

Marrazki lehiaketako irabazleak hauek izan dira:

4-6 urte

  • June Etxeberria Iribar
  • Axel Atorrasagasti Pikabea

7-9 urte

  • Manex Guenetxea
  • Iker Sarasua Manterola

10-12 urte

  • Eñaut Bravo Telleria

10-12 urteko kategorian beste marrazki batek ere izan du saria, baina izenik ez zuenez, ez dakite nor den marrazkiaren egilea. 

Irabazle bakoitzak Aquariumerako lau sarrera lortu ditu. Lourdes Salsamendi kultura zinegotziak eskerrak eman dizkio Aquariumeko arduradunari musu-truk sari horiek eskaintzeagatik eta, oro har, Balearen Egunaren harira ematen ari diren laguntza guztiagatik.

Bestalde, azpimarratu du marrazki ugari jaso dituztela eta oso zaila egin zailena onena aukeratzea. Hortaz, hautaketa prozesuan hiru saridun izendatu ordez, maila bakoitzean bi irabazle izendatu dituzte. Salsamendik esan du pozgarria dela oso horrenbeste marrazki jasotzea, eta horren maila onekoak izatea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!