Balearen eguna 2016

Balearen Eguneko egitarauaren lehen zita

Karkara 2016ko mai. 5a, 08:05

Balearen Egunaren harira osatutako kultur programaren lehen zita izango da gaur, maiatzaren 5ean, arratsaldeko 17:00etan, kultur etxean. Tomax pailazoaren Txipli-Txapla emanaldia izango da.

Tomax pailazoak haurrentzako ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko 17:00etan. Hondartzara ibilaldia egingo du Tomaxek eta txangoan izandako abenturak kontatuko ditu antzezlanean. 

Emanaldiaren ondoren, txokolate-jana izango da Balea Elkarteak antolatuta. Urtero-urtero antolatzen du ekitaldi hori elkarteak Balea Egunaren bueltan, eta aurte emanaldia eta gero izango da. Kultur Etxearen atzeko plazan egingo da txokolate-jana eguraldiak laguntzen badu, Balea Elkartearen alboan. Bestela, barruan egingo da.