Asteburu gazi-gozoa futbolean

Karkara 2016ko mai. 4a, 08:42

Lau partidu irabazi, bat berdindu eta bi galdu ditu asteburuan Oriok.

Ez da asteburu onena izan Oriorentzat. Ohorezko erregionalek etxetik kanpo jokatu zuten partidua, Hondarribian. Puntu beharrean dago taldea, sailkapenean beheko postuetan baitago, baina esku hutsik itzuli zen Oriora. 6-1 galdu zuten.

Erregionaletan, kopako final laurdena jokatu zuten neskek. Mendibeltzen izan zen partidua, Amara Berriren kontra. 3-0 irabazi zuten eta hiru puntuak lortu zituzten. Ohorezko jubenilek ere irabazi egin zuten. 3 gol sartu zituzten Sporting de Herreraren kontra. Kanpokoek gol bat sartu zuten. Hortaz, partidua, 3-1 emaitzarekin bukatu zen. Kadeteak igoera fasea jokatzen ari dira. Irabazi egin zuten oriotarrek 4-2, Añorgaren kontra. Balizko hiru puntu lortu zituzten oriotarrek. Ohorezko infantilek ere irabai egin zuten, 3-0, Ostadarren kontra. Txapeldunen Fasea ari dira jokatzen, beraz, garrantzizkoak ziren hiru puntuak.

Inantil txikiak igoera fasea ari dira jokatzen. Lazkaoren kontra jokatu zuten, etxetik kanpo. Gol alde handiagatik galdu zuten, 5-1.  Infantil neskek berdindu egin zuten Zestoaren kontrako partidua, 2-2. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!