Eskubaloia ezagutzeko entrenamendu irekiak

Karkara 2016ko mai. 3a, 07:51

Maiatzaren 3an, 10ean eta 17an Orioko eskubaloi taldeak entrenamendu saio irekiak egingo ditu. Probatu nahi duenak zabalik ditu Karela kiroldegiko ateak, 17:00etatik aurrera.

Gaurtik aurrera, maiatzaren 3tik aurrera, Orioko eskubaloi taldeak entrenamendu irekiak egingo ditu. LH6 eta DBH1ean dabiltzen neska-mutilek eskubaloia probatzeko helburuarekin saio irekiak antolatu dituzte, hurrengo ikasturteari begira eskubaloia ere aukeretako bat izan dadin, eta taldeak jakin dezan interesa zenbatek duten. 

Entrenamenduak maiatzaren 3an, 10ean eta 17an izango dira, 17:00etan hasi eta 18:30ak bitarte. Orioko Karela kiroldegian izango dira saioak eta aipatutako adinetako edonork hartu dezake parte. Taldekideek azpimarratu dute xedea ondo pasatzea dela eta horretara animatu nahi dituzte oriotarrak, kirola egiten ondo pasatzera.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!