Balearen eguna 2016

Balearen egunean balkoiak apaintzeko deialdia egin du Udalak

Karkara 2016ko mai. 4a, 10:30

Balearen Egunari begira, Udalak herritarrei etxeko balkoiak arrantzarako gauzekin apaintzeko eskatu diete.

Balearen Egunean herria apaintzeko deia egin die herritarrei Orioko Udalak. Etxeetako balkoiak apaintzeko eskatzen die oriotarrei. Balkoietan marinel gaiak jartzea proposatzen dute: sareak, arrantzarako aparejuak, arraunak, otarrak... herria 1901ean balego bezala irudikatzea da helburua. Errioari eta itsasoari begira bizi zen herri arrantzalea irudikatzea nahi du udalak.

Bestalde, Balearen Egunerako jantzi proposamenak egin zituen Udalak pasa den astean.

Erlazionatuak