Euskal Herriko Itzulia

Azoka Ikastola aurreko plazan egingo da

Karkara 2016ko api. 6a, 07:24

Euskal Herriko Itzulia Oriotik igarotzen denez, aldaketak izango dira zirkulazioan, baina baita azokan ere. Arranpla ondoko plazan jarriko dute azoka.

Ostegunero bezala, aste honetan ere azoka izango da Orion. Baina, beste ostegunetan ez bezala, oraingoan, Ikastola aurreko plazan egingo da.  Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa Orion bukatuko denez, eta txirrindulariak plazatik igaroko direnez, osteguneko azoka tokiz mugitu dute. Udalak barkamenak eskatu nahi du aldaketa honek sortu ditzazken eragozpenengatik.