Berriz ere kiroldegia modaz blaitzeko asmotan

Karkara 2015ko urr. 7a, 08:58

Hirugarrenez ospatuko den Orioko fashion week astearen baitan egingo den ekintzarik garrantzitsuena izango da, beste behin, moda desfilea. Urriaren 18an izango da, 17:30ean.

Orio promozionatzeko helburuarekin antolatu zuen Arkupe elkarteak lehen aldiz desfilea. Moda ardatz izango duen astea urriaren 18an hasiko da, desfilearekin; hori izango baita fashion weekeko ekintzarik garrantzitsuena. Karela kiroldegian izango da, iaz bezala, 17:30ean hasita.

Antolatzaileek azaldu zutenez, Orio inguruan bizi direnek galdu egin dute Oriora etortzeko ohitura. Berak usadio hori aldatu nahi izan dute, horregatik antolatu dute hirugarrenez moda astea, galtzen ari dena berreskuratzeko, kanpora joan gabe herrian erosi genezakeela konturatzeko.

Herritarrek, bereziki, desfilearen ondorioz, Orion dagoen eskaintza zabala ezagutu ahal izan dute. Desfileak baitu, oro har, harrerarik beroena moda astean. Lehen urtean Arraunetxen egin zen, eta arrakasta itzela izan zuen. Iaz Karela kiroldegian egin zen eta harmailak jendez bete ziren. 1200 lagun bildu ziren.

Horren ondorioz, aurten ere Karela kiroldegian egingo dute. Igandean izango da, arratsaldeko 17:30ean. Sarrerak Arkupeko dendetan erosi ahal izango dira, bi euroren truke. Hamabi dendak hartuko dute parte: Lamia lentzeria, Rose's, Ardatza, Anarri opariak, Rosana, Orio optika, Itziar kirolak, Ttipi-Ttapa, Kaioa, Orio's Shop, Ramiro argazkiak eta Noah's Secret.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!