Euskara maila indartzen

Karkara 2015ko uzt. 7a, 10:31
Argazkia: orio.eus

Bi eskoletako hainbat haurrek euskarako errefortzu eskolak jasoko dituzte uztailean

Etorri berriak diren ikasleentzat errefortzu eskolak jarri ditu martxan Udaleko Euskara batzordeak. Euskara maila hobetzea dute helburu eskola hauek, ikasturtean zehar zailtasun gutxiago izan ditzaten.

Astelehen, asteazken eta ostiraletan hartzen dituzte klaseak, ordu betez. Uztaila osoan arituko dira lanean, Onintza Manterola da irakaslea eta Danbolin musika eskolako eraikinean dira eskolak. Herriko bi ikastetxeetako haurrek parte hartzen dute, eta bi taldetan banatzen dira, adinaren eta euskara mailaren arabera. Hamabi ikasle daude guztira.

Sei urte daramatza Udalak ekimenarekin eta ikastetxeek ondo baloratzen dute zerbitzua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!