Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du gaur, uztailaren 7an

Karkara 2015ko uzt. 7a, 09:51

Alkateordea, gobernu batzarkideak eta ordezkaritzak aukeratuko dituzte, besteak beste

Ezohiko bilkura egingo du udalbatzarrak gaur, uztailaren 7an. Lehen bilkura izango da alkate makila eskuz aldatu zutenetik. 19:00etan hasiko da, udalbatzarraren aretoan.Hauek dira aztertuko diren gaiak:

1.- Onartzea, egoki bada, 2015eko ekainaren 13ko udalbatzarra eratzeko bilkuraren akta.

2.- Onartzea, egoki bada, udalbatzarraren bilkuren maiztasuna.

3.- Onartzea, egoki bada, alkatearen eta zinegotzien liberazioak eta dagozkien ordainsariak.

4.- Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena batzorde informatzaile iraunkorrak eratzeari buruz eta horien osaketari buruz.

5.- Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena udalbatzarreko kideen erregimen ekonomikoari buruz.

6.- Onartzea, egoki bada, udalbatzarreko ordezkarien izendapena udalak ordezkatuta egon behar duen organo kolegiatu guztietan.

7.- Alkateak hartutako erabakien berri ematea hainbat izendapeni buruz: alkateordeak, gobernu batzarkideak, batzorde informatzaile iraunkorren buruak eta dagozkion delegazioak.

8.- Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jai eguna 2016. urterako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!