Sanpedroak 2015

Lehen aldiz, bela estropada

Karkara 2015ko uzt. 1a, 09:45

Hamabi urte bitarteko umeak belaontzi txikiekin aritu ziren Oria ibaian

Lehen aldia zen bela estropada antolatzen dutela sanpedroetan, eta ohikoa bihurtzeko intentzioa dute antolatzaileek. Hamabi urte bitarteko hamaika parte-hartzaile etorri ziren Getxotik, Getariatik, Hondarribiatik eta Gasteiztik. Hondarribiako ontzi batek irabazi zuen infantil mailan eta Gasteizkoak alebin mailan.

Ipar-mendebaldeko brisa zegoen –zioen antolatzaileak–, ibaian maniobratzeko primerakoa. Datozen urteetan jarraitzeko asmoa adierazi du Muskuilu Harria elkarteak; eta 100 partaide baino gehiago espero dituzte 2016an.