Sanpedroak 2015

Hogeita hemezortzi arrantzale txiki

Karkara 2015ko uzt. 1a, 09:27

Giro ederra sortu zen moilan heriotzik gabeko arrantza lehiaketan

Hogeita hemezortzi parte-hartzaile izan zituen San Pedro bezperako heriotzik gabeko arrantza lehiaketak. Arrainak harrapatu, neurtu eta uretara itzultzen zituzten, handiena nork harrapatuko lehian.

Alebin mailan Inhar Urangak irabazi zuen, benjaminetan Aitzol Orzaizek eta infantiletan Jon Erkiziak. Pieza handienari sari berezia Lander Urangak jaso zuen. Irabazleek ez ezik, partaide guztiek jaso zituzten opariak.

Arrantza gehiegi egon ez bazen ere, festa-giro ederra zegoen esan zuen Muskuilu Harria elkarteko antolatzaileak.