Azken hatsa geratzen zaie

Karkara 2015ko mai. 26a, 09:50

Joaneko partidan 0-0 berdindu zuen Orioko erregional preferenteko taldeak. Etorriko partida etxean jokatuko dute, asteburu honetan. Irabaziz gero, mailaz igoko lirateke.

Erregional preferenteko taldea ligan bigarren gelditu zenez, play offean jokatu beharko dute igoera. Asteburuan lehen hitzordua izan zuten, Mutrikun, eta 0-0 berdindu zuten. Orioko zuzendaritzaren izenean, emaitza oso positiboa da, baina hobea izan zitekeen epailearen jokaera zuzenagoa izanez gero. Izan ere, epaileak gol bat baliogabetu zion Oriori. Eta, hori gutxi ez balitz, zentzugabeko hainbat txatel ere atera omen zizkion Oriori.

Epailea, antza, ez zuten aldeko, eta horrek eragina izan zuen emaitzean. Halaber, guztia oraindik egiteke dago eta oraindik igoera lortu dezake Orioko taldeak. Larunbat honetan izango da itzulerako partida, Orioko Mendibeltz zelaian, arratsaldeko 17:00etan.

Klubak bere babes guztia adierazi nahio dio Mikel Elustondori. Animoak eman nahi dizkio erregional preferenteko jokalariari, tibia eta peronea hautsi baitzituen igandeko partidan. 

Gainontzeko kategorietan ere fin

Jubenil neskek ere denboraldi polita egin dute, eta asteburuko partidarekin, biribildu egin dute orain arte egindako lanak. Tolosaren aurka jokatu zuten, etxetik kanpo, eta 0-1 irabazi zuten. Emaitza honekin sailkapeneko bigarren postura igotzea lortu dute.

Kadeteak kopa jokatzen ari dira eta horiek ere maila txukuna ematen ari dira. Asteburuan Mendibeltzen jokatu dute partida, Usurbilen aurka, eta 2-0 irabazi dute. Final erdiak zirenez, finalera sailkatzea lortu dute. Datorren larunbatean jokatuko dute fianala Allerruren aurka.

Infantil txikiek ere irabazi egin zuten, 3-1 Vasconiaren kontra. Txapeldunen fase gogorra izan dute, bainabaliagarria izan zaie ondorengo denboraldiarekin –ohorezko infantilak izango dira– lehen kontaktua izateko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!