Sare sozialetan terrorismoa goratzeagatik atxilotu dute oriotar bat

Karkara 2015ko mai. 20a, 23:24

Armiarma operazioaren III sarekadan hasi ziren bart. Gaur ere jarraitu du operazioan eta atxilotuen artean oriotar bat dago. Libre utzi dute.

Asteartean hasi ziren atxiloketak. Guardia Zibilak, gutxienez, hamabi lagun atxliotu zituen sare sozialetan terrorismoa goratzea eta biktimak iraintzea egotzita. Baina, Armiarma izeneko operazioa ez da atzoko kontua, iaz hasi baitzen, apirilean atxilotutako 21 lagunekin. Urte bereko azaroan beste hainbat txiolari atxilotu zituzten.

Armiarma operazioaren hirugarren fasea izango litzake astearte honetan hasitakoa. Gaur ere sarekadarekin jarraitu du Guardia Zibilak. Lagun gehiago atxilotu dituzte, tartean oriotar bat, sare sozialen bidez terrorismoa goratzea leporatuta. Jada aske utzi dute oriotarra, libre da.

Polizia operazioak zabalik jarraitzen du, eta berri agentzien arabera, Espainian, Katalunian, Galizian eta Hego Euskal Herrian 30-40 lagun inguru atxilotuko dituzte.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!