Udari gogotsu ekiteko balio die trainerilletako emaitzak

Karkara 2015ko api. 21a, 08:14
Argazkia: Baleike.eus

Santelmotako trainerilla estropadak jokatu ziren igandean. Oriok bigarren egin zuen, bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan.

Uda begirako prestakuntzaren ale bat izan zen igandeko trainerilla estropada. Lehia tartean dagoen guztietan irabaztea da nahia, baina, oro har, entrenamendu baten tankerako estropada izan zen oriotarrentzat Santelmotakoa.

Erritmo onean dabiltzala eta udarara egoera hobean iritsi dezaketela frogatzeko balio izan zien Zumaiako estropadak. Uda honetan aurrean, puntan, egoteko aukerak dituztela ikusi zuten. Indarberritzeko balio izan zien, beraz, igandeko trainerilla estropadak.

Zumaia nesketan, Hondarribia mutiletan

Zumaiako ontzia izan zen azkarrena emakumezkoetan. Goizean Euskadiko Batel Txapelketako bandera irabazi zuten eta arratsaldean trainerilletan ere bandera lortu zuten. Zumaiarren atzetik gelditu zen Orioko ontzia, sei segundora.

1. Zumaia: 11:35:50

2. Orio: 11:41:43

3. San Juan: 11:59:00

4. Getaria: 12:16:03

Nesken estropada baino lehen gizonezkoena jokatu zen. Hondarribia izan zen azkarrena, eta atzetik, Orio sailkatu zen, bederatzi segundoko tartearekin.

1. Hondarribia: 10:15:46

2. Orio: 10:24:89

3. Zumaia A: 10:33:50

4. Zumaia B: 10:37:16

5. Getaria: 10:39:06

6. San Juan: 10:39:64

7. San Pedro: 10:47:13

8. Zarautz: 10:57:30

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!