Beste bi garaipen lortu ditu OBBk

Karkara 2015ko api. 1a, 09:52

Sofboleko ohorezko mailako hirugarren jardunaldian Orioko OBBk beste bi garaipen lortu ditu Kataluniako Viladecans taldearen aurka.

Bi partida jokatzen dituzte, normalean, astebururo. Oraingoan ere horrela izan da, Kataluniako Viladecans taldearen aurka lehiatu da larunbatean eta igandean.

Lehenengo partidan, Pachekok jaurti zuen izugarrizko maila erakutsiz eta guztira 9 kanporatu lortu zituen. Azpimarratu beharra dago, Katia Coellok eginiko 2 hit bikoitz, horiek lortzeko egindako lana oso garrantzitsua izan baitzen. Oriotarrak aldeko 0-5 markagailuarekin amaitu zuten partida.

Bigarren partidan, Ainara Larrazak jaurti zuen eta 7 kanporatu lortu zituen. Bigarren sarreraren hasieran, talde oriotarra, 4 karrera azpitik zioan baina hauek duten bateatzeko grinaren ondorioz, 6 karrera sartzea lortu zuten; honela, 2 karrerako diferentzia izatea lortu zuten. 

Erasoan, Caicoya jubenilak lan itzela egin zuen.  2 hit lortu zituen, bata bikoitza eta bestea hirukoitza, guztira 4 karrera bultzatuz. Ainara Larrazaren lana ere aipatu beharrean gaude, Home Run bat egin baitzuen, zelaitik pilota ateraz eta 2 karrera bultzatuz. Emaitza 8-12 izan zen, oriotarren alde.

Hurrengo jardunaldian, apirilak 12, igandea, OBBkoek Kataluniako Sant Boi taldearen aurka neurtuko dituzte beren indarrak. Etxean izango da hori, Orioko Mendibeltz zelaian, goizeko 11.00 etan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!