32 ontzi eta 12 garaipen

Karkara 2015ko mar. 31a, 11:16

Hamabi estropada irabazi zituen Oriok aulki mugikorreko seigarren jardunaldian. Garmendia eta Zabalak brontzezko domina eskuratu zuten udaberriko trialean.

Gipuzkoako aulki mugikorreko ligak urrats bat gehiago eman du asteburuan. Seigarren jardunaldia jokatu da igandean, Orion. 32 ontzi aurkeztu ziren eta bederatzi estropada irabazi zituzten.

Infantiletan lortu zituzten eguneko lehen garaipenak, bikoan. Emakumezkoetan 4:35:52 denborarekin lehenak izan ziren helmuga zeharkatzen, bigarrenari 13 segundoko aldea aterata. Gizonezkoek 3:57:05 denborarekin, sei segundoko tartea atera zioten bigarren sailkatuari, Ur Kirolaki. Batekoan ere irabazi egin zuen bai neskek, bai mutilek. Laukoan ere garaile izan ziren Orioko emakumezkoak, Orio B taldeari zortzi segundo aterata.

Absolutuetan ere irabazi egin zuen Oriok. Maila horretan, batekoan, bigarrena ere Orio izan zen. Atzetik Santiago eta Navarra taldeak gelditu ziren. Laukoan ere irabazi egin zuen, 30 segundoko aldea nabarmenarekin. Emakumezko absolutuetan ere irabazi egin zuen Oriok.

Horrez gain, kadeteetan ere irabazi egin zuen, batekoan nahiz laukoan, emakumezkoetan nahiz gizonekoetan. Guztira, 32 ontzi aurkeztu eta 12 garaipen lortu zituen Oriok.

Sevillan bi brontze 

Brontzea lortu dute udaberriko trialean Garmendia eta Zabalak. Podiumeko koskarik txikienera igotzea lortu dute, eta lorpen horrek indartsu jarraitzeko balio diela azaldu du oriotarrak. Brontzea lortu duen beste bikotea Martxel Alday eta Aritz Hernandezek osatutakoa da. Jubenilen kategorian hirugarren helmugaratu ziren, irabazlearengandik zortzi segundora. 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!