Orio 2030

Dotazioak eta espazio libreak eztabaidagai

Karkara 2015ko mar. 9a, 12:37

Orio 2030 Plan Orokor Berriaren laugarren bilera egingo da asteartean, 20:00etan, kultur etxean.

Orio 2030 parte-hartze prozesuaren lehen fasean bost bilera ireki egingo dira kultur etxean. Jada hiru bilera egin dira, bi orokor eta hirugarrena mugikortasunaren ingurukoa. Laugarrena bihar egingo da, asteartearekin, 20:00etan, kultur etxean.

Dotazioak eta espazio libreak gaiari helduko zaio bileran. Edozein herritarrek joan dezake bileretara, eta proposamenak nahiz galderak egiteko aukera izango dute. Bilerara ahalik eta jende gehien joatea eta parte hartze handia izatea nahi du Udalak.