Orio 2030

Parte-hartze prozesuko bigarren bilera

Karkara 2015ko ots. 24a, 13:39

Bigarren bilera izango da gaur, hilaren 24an, arratsaldeko 20:00etan, kultur etxean

Otsailaren 24an, gaur iluntzean, Orio 2030 parte-hartze prozesuaren bigarren saioa izango da kultur etxean. 20:00etan hasiko da bilera-irekia eta eremuz eremu azalduko dituzte planteatzen diren interbentzioak.

Eremu bakoitzerako planteatzen diren proiektuak azalduko dituzte, hau da, Diken zer egin daitekeen, Palotan... eta horrela, eremuz eremu. Aurreko bileran 60 lagunek hartu zuten parte, eta gaurkoan ere herritarren parte hartzea eskertuko du Udalak, garrantzizkoa baita herritarren iritzia etorkizuneko Orio eraikitzeko.

Erlazionatuak

Etorkizuneko Orio

Onintza Aiestaran 2015 mar 02 Iritzia