7.916 klik, itzuli bat baina gehiago

Karkara 2014ko urr. 6a, 12:35

Zirkuituari gutxienez bira bat ematea zen antolatzaileen erronka, helburua bete dute.

Eskerrik asko Orio! Eskerrik asko Euskal Herria! Eskerrik asko Orioko Herri Ikastolari laguntzen aritu zineten boluntario guztioi!, hori dio 7916. klikmetroak. Orioko Herri Ikastolak egindako metroa da, Arraunetxearen babesa jaso duena.

Helburua bete dute, hasiera batean muga ibilbideari bira bat ematea baitzen. 5.632 metroak aspaldi geratu ziren atzean eta, azken egunetan, izugarrizko klik pila egin zituzten euskalzaleek. Zirkuituari bira bat ematearen erronka gainditu dute.

Metro bakoitzeko babesle bat dago, metroa ordainduko duena. Bisitariek egindako metro bakoitzeko babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde. Kopurua ezta makala, 7.916 klik.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!