Esperientzia ahaztezina izan du Seguros Bilbao Orio taldeak Alacanten

Espainiako sektorea jokatu du Eraginen taldeak asteburuan Alacanten (Herrialde Katalanak). Ostiralean Balonmano Solucarren aurka jokatu zuen lehen partida, eta 6-12 galdu zuten oriotarrek. Bigarren partida etxeko taldearen aurka jokatu zuten, Fundacion Agustinos Alicante taldearen aurka. Partida estu joan bazen ere, azkenean etxeko taldea gailendu zen 18-16. 

Seguros Bilbao Orio taldearentzat esperientzia ahaztezina izan da, eta eskerrak eman nahi dizkie horretara iristea ahalbidetu duten guztiei.