Honek ez du etenik...

FER Txapelketak 2023 / Arraunketa Olinpikoa

Laburpena

 

1) Otsailean eta Martxoan jokatuak ziren Neguko ibilbide Luzeko (CastreloDo Miño) eta Ergometroko (Orio) FER Txapelketak.

2) Azken egun hauetan aldiz, udarako txapelketa garrantzitsuak izan dira jokoan. Ekainaren bukaeran (Banyoles-Girona) eta uztailaren hasieran (CastreloDoMiño-Ourense) burutu dira estatuan jokatzen diren txapelketa potenteenak, FER Txapelketak hain zuzen, maila goreneko lehiak. Bertan biltzen dira herrialdi guztietako elkarte eta arraunlariak.

3) Ohikoa denez, Orio AEko arraunlariak erronka hauetan lehian izan ditugu eta ondo baino hobeto neurtu dituzte beraien indarrak. Txapelketa hauek agerian jartzen baidute arraunlariaren benetako maila.

4) Duina izan da oriotarren jarduera. Nota altua jarriko genioke beraien ahalegiñari. Ez baita oso erraza finaletara iristea eta zer esanik ez podium postuak lortzea.

5) Ontzi eta arraunlari asko iritsi dira final nagusira eta emaitza onak lortu dituzte, hamaika domina leporatuz. Azken urtetako domina-uzta haundienetakoa. Beraz zORIOnak Elkarteari.