2004an jaiotako futbolariekin bilera

Ostegunerako, hilaren 28rako, bilera deialdia egin du Orioko Futbol Taldeak. 2004an jaiotako infantilekin izango da bilera, arratsaldeko 19:00etan, Mendibeltzen.

 

Jarri dira dagoeneko denboraldi berriari begira, 2016-2017 denboraldirako lanean. Eta gaur, ostegunarekin, infantilen txanda da. 2004. urtean jaiotako infantilekin bilduko dira arratsaldeko 19:00etan, Mendibeltzen.

Bileran datorren denboraldiaz hitz egingo dute, beraz, adin horretan futbolean aritu nahi duten horiei dei egiten diete klubetik. Bilerara azaltzeko animatu nahi diete. Deialdi irekia izango da, beraz, jokatu nahi duen orok bertaratu dezake.