Orioko beteranoak irabazle

Asturiasen izan dira Orioko beteranoak, lagunarteko partidu bat jokatzen. 1-3 irabazi dute.

Asturiasko Oviñana herrira egin zuten bidaia Orioko beteranoek pasa den asteburuan. Lagunarteko partidu bat jokatu zuten Oviñanako Cudillero herriko taldearen kontra. Irabazi egin zuten partidua oriotarrek, 1-3 emaitzarekin. 

Argazkia partiduaren aurretik ateratakoa da, hara animatzera joan ziren senideekin atera zuten.