Garai hura ulertzeko bi era

Amaia Iribar 2015ko mar. 2a, 10:58
Argazkia: Jabier Zabaleta

Garai hura gara Egaña eta Lizasoren bigarren proiektua da eta aurrekoak izan zuen arrakastak animaturik, Fernando Amezketarra eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen sortzaile izan ziren Xabier Munibe eta Azkoitiko Zalduntxoen garaira eraman gintuzten.
Fernandoren baserri giroa eta Zalduntxoen ilustrazio gosearen arteko solasaldia izan zen saioa. Garaikideak izan ziren mundua ulertzeko bi era ezberdinen arteko talka. Aurrerapena eta tradizioa, entziklopedia eta bertso-paperak, zientzia eta pazientzia.
Xabierrek interpretatutako musika-pieza eta Andonik kantatutako hainbat bertso ederrez gain, aipatuko nituzke biek kontatutako istorio eta pasadizoak, mundu haiek hobeto ulertzen lagundu zigutenak eta emanaldia guztiz atsegingarri egin zutenak.Biek egindako lana aipagarria da benetan eta hain mundu ezberdin eta garaikideak uztartzen egindako ahalegina txalogarria. Plazer handi bat izan zen han bildu ginen guztientzat Xabier Lizaso eta Andoni Egaña elkarrekin ikustea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!