Ostiralak goxo-goxo

Egoitz Dorronsoro 2015ko mar. 2a, 10:47
Argazkia: Koka kola eta barea

Esperientzia handiko Ramon Agirre eta Inazio Tolosa bikoteak, umorea lagun, Ez Dok Amairuren kantu zein bestelako anekdotekin ipuin xelebreak egin zituzten.
Antzezlanaren xedea, gure kultura kontuan izanik gure buruaz barre egitea dela esan daiteke. Antzezlana ez da antzerkia bakarrik, musika sartzeak, obra bero, atsegin eta arin batean bilakatzen du. Aberasgarria da bide berriak irekitzea gure kulturarekin umorea eginez. Askotan begiratzen dugu gure tradizio kulturala ikuspegi erromantiko batetik: lehengoa hobea zen ideiaren pean. Beti malenkoniaz hitz egiten da Ez Dok Amairuz. Bikote honen proposamenak, iragana kontuan izanik gauza berriak egitera bultzatzen gaitu: euskal kultura, euskal jai, Mari Domingi eta Ttuntturroetatik harago iristeko erreminta dira honelako iniziatibak, beti ere, gure herria izan dena eta dena gutxietsi eta ahaztu gabe.
Amaitzeko, azken urteetan Orioko panorama kulturala ikaragarri aberastu da, eta ekimena zoriondu nahi dut. Hauteskundeen ostean, udala kolorez aldatu edo ez, iniziatibarekin jarraitzea nahiko nuke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!