Dantzan jarri dute plaza gaztetxoek

Andrea Zipitria 2024ko mai. 7a, 15:46

Aste multikulturala ari da ospatzen Aia aste honetan. Atzo arratsaldean ekin zieten ekitaldiei. Euskal dantzetako ikasleek dantza emanaldia eskaini zuten plazan, eta gaztetxoak ez ezik, gerturatutako herritarrek ere dantzan bukatu zuten arratsaldea.

Atzo arratsaldean ekin zioten Aian, aste multikulturala ospatzeari. Hain zuzen ere, dantza emanaldia eskaini zuten euskal dantzetako ikasleek. Plazan egin zen erakustaldiak ordu bat inguru iraun zuen, eta gaztetxoak ez ezik, gerturatutako herritarrak ere dantzan bukatu zuten.

Bihar, asteazkenarekin, jarraipena emango diote egitarauari. Judo erakustaldia izango da, tatami gelan, 16:15etik aurrera.

Argazkiak: Miriam Sarasola, Intza Larrañaga eta Andrea Zipitria