Bihar jaieguna izanik, erromeria egingo dute Aristerrazun

Andrea Zipitria 2024ko api. 30a, 12:21

Aristerrazuko erromeria. (Ibon Errazu)

Izer eta Alabier igoko dira Aristerrazuko oholtzara bihar, asteazkena, Maiatzaren 1a.

Maiatzaren Lehena eta jaieguna izanik, erromeria izango da bihar arratsaldean Aristerrazun. Izer eta Alabier bikoteak eskainiko du saioa; ohi bezala, 18:00etan hasiko da, eta hiru orduz luzatuko da.

Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saiora gonbidatu ditu.