'Euskal Herriko hegazti habiagileak' erakusketa inauguratuko dute bihar Iturraranen

Andrea Zipitria 2024ko ots. 8a, 15:00

Ramon Urainen akuarelekin osatutako erakusketa da bihar inauguratuko dutena. Apirilaren 1era arte izan da ikusgai, Iturraran parketxean.

Euskal Herriko hegazti habiagileak izenburupean, bihar inauguratuko dute erakusketa berria Iturraran parketxean. Ramon Urainen akuarelekin osatu dute lagina, guztira 64 izango dira ikusgarri.

Akuarela bakoitzak fitxa bat du lagungarri. Fitxa horietan hegazti bakoitzaren habitata, banaketa, mehatxu- eta kontserbazio-egoera, sasoia, luzera, hego-luzera, ikusteko zailtasun-maila, arrautza, habi mota eta kantua daude ikusgai eta entzungai.

Azaldu gisa, bihartik aurrera izango da ikusgai erakusketa, apirilaren 1era arte.