Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Marea Urdina elkartera bideratuko du Aiako Jai Batzordeak festetako hainbat ekitaldietan lortutako dirua

Andrea Zipitria 2023ko abu. 12a, 14:00

Hainbat lagun plazan, jaietan.

Hain zuzen ere, tonbola solidarioan, sardina janean, Harribilen emanaldian eta bertso jaialdian lortutako dirua bideratuko da aniztasun funtzionala duten herritarren aldeko elkartera.

Aiako Jai Batzordeak azaldu dutenez, Marea Urdina elkartera bideratuko dute herriko festen baitan antolatutako hainbat ekitalditan lortutako dirua. Hain justu ere, tonbola solidarioan, sardina janean, Harribilen emanaldian eta bertso jaialdian lortutako dirua bideratuko dute aipatu elkartera.  Datozen egunetan jakinaraziko du batzordeak zenbat diru bideratuko duen aniztasun funtzionala duten herritarren aldeko elkartera.