Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Maddi Gesalaga zarauztarrak irabazi du Gipuzkoako Kintopeko Harrijasotze Txapelketa

Andrea Zipitria 2023ko abu. 11a, 11:00

Zarauztarrak 39 aldiz jaso zuen zilindroa eta 22 bider kubikoa. Guztira, bederatzi harri-jasotzailek hartu zuten parte atzo Aiako frontoian jokatu zen txapelketan.

Aiako San Donato eta San Lorentzo jaien bueltan, atzo izan zen Gipuzkoako Emakumezkoen Kintopeko Harrijasotzezko Txapelketa. Lau harri-jasotzailek hartu zuten parte: Maddi Gesalagak, Olaia Esnaolak, Udane Ostolazak eta Naroa Arrutik. Horiek bi harri jaso behar izan zituzten –zilindroa eta kubikoa–.

Jasoaldietan kilo gehien jaso zituenak irabazi zuen; Maddi Guesalagak alegia. Zarauztarrak 39 aldiz jaso zuen zilondroa eta 22 bider kubikoa. Bigarren postuan amaitu zuen Olaia Esnaolak. Honek 37 jasoaldi egin zituen eta 23 aldiz jaso zuen kubikoa. Hirugarren izan zen Udane Ostolaza; zilindroa 35 aldiz jasota eta kubikoa, 21 bider. Laugarren amaitu zuen Naroa Arrutik, 29 (zilindroa) eta 9 (kubikoa).

Argazkiak: Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa