Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Bertsoek busti dute Aia

Andrea Zipitria 2023ko abu. 8a, 14:00

Jendetza bildu zen atzo Aiako bertso jaialdian Andoni Egaña, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin bertsolariak entzuteko.

Bertsolari eta bertsozaleentzat festetako urteroko zita izan zen atzokoan Aian. Probalekua bete egin zen bertso jaialdiarekin. Bertsotan aritu zen seikoa: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin. Anjel Mari Peñagarikano izan zuten gai-jartzaile.

Argazkiak: Ibon Errazu

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide