Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Iritsi da haurren txanda

Andrea Zipitria 2023ko abu. 8a, 12:20

Aian jaietan bete-betean dira. Gaur, Haurren Eguna ari dira ospatzen, eta haiei zuzendutako hamaika ekintza izango dira egun osoan zehar. Hona hemen egitaraua osorik.

San Donato eta San Lorentzo jaietako laugarren eguna ari dira ospatzen Aian, eta gaur Umeen Eguna dute. Haiei zuzendutako hamaila ekintza ari dira egiten goizetik. Jolasekin eta orietazio probarekin hasi dute eguna, eta arratsaldean ere festak jarraitu egingo du. Hona hemen gaurko egitaraua:

Abuztuak 8, asteartea, Umeen Eguna

- 09:30. Diana herriko kaleetan zehar.
- 11:00. HH2 eta LH2 arteko haurrentzat jolasak plazan eta LH3 eta LH6 bitarteko haurrentzat orientazio proba Ardi-jolasean hasita.
- 11:30. DBHkoentzat orientazio proba, Ardi-jolasean hasita.
- 14:00. Familien bazkaria Euskal Parrillaren eskutik.
- 16:30. Denontzat gimnasioa.
- 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin.
- 21:00etatik 22:00etara, Abiba Diskojaia haurrentzat.
- 22:30. Abiba Diskojaia.
- Jarraian, festak herriko txosnak jarraituko dut gazte, zahar eta karroza guztientzat.