Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Herri afariak ez du hutsik egin San Donato eta San Lorentzo jaietan

Andrea Zipitria 2023ko abu. 7a, 10:30

Jaietako bigarren eguna izan zen atzo, igandea. 200 pertsonatik gora bildu ziren herriko frontoian, afaritarako.

Jaietako bigarren eguna izan zuten atzo, igandearekin, aiarrek, eta herri afariarekin bukatu zuten. Herriko frontoian 200 lagunetik gora bildu ziren, eta ohiturei jarraiki, menuan marmitakoa eta txuleta izan zituzten. Tripak ondo bete ondoren, Izer eta Alabier trikitilariek alaitu zuten gaua.