Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Jendetza bildu da gaur Aiako frontoian Gazte Eguneko bazkarian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 5a, 16:25

Arratsaldean eta gauean festak ez du etenik izango: Elektrotxuflak kaleak girotuko ditu arratsaldean eta gauean Skabidean, Kaos Etiliko eta Manitu taldeek kontzertua eskainiko dute plazan, 22:30ean hasita.

Umorez gainezka abiatu dituzte jaiak gaur eguerdian Aian, eta kuadrillen arteko olinpiaden ondoren, dema plazara eta pilotalekura joan dira herriko gazteak. Paella lehiaketarako paella ederrak sukaldatzen aritu dira lehenengo, eta jarraian prestatutakoa jateko aukera izan dute lagunartean Gazte Eguneko bazkarian.

Arratsaldean eta gauean festak ez du etenik izango Aian: Elektrotxuflak kaleak girotuko ditu arratsaldean eta gauean Skabidean, Kaos Etiliko eta Manitu taldeek kontzertua eskainiko dute plazan, 22:30ean hasita.

Argazkiak: Andrea Zipitria