Udal eta foru hauteskundeak 2023

Herritarrak ari dira botoa ematen Aian

Andrea Zipitria 2023ko mai. 28a, 11:00

Hauteskunde goiz "lasaia" ari da izaten Aiakoa. Eguneko lehenengo orduetan herritar helduak gerturatu dira batez ere.

Udal eta foru hauteskundeak dira gaur, eta herritarrak goizean goizetik gerturatu dira Aiako lehengo eskola eraikinera bozka ematera. Goiza "oso lasaia" ari dela izaten azaldu dute eskoletako arduradunek, eta eguneko lehenengo orduetan herritar helduak gerturatu direla, batez ere.


20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak, eta orduan hasiko dira kontaketak. Emaitzak webgune honetan jarraitzeko aukera izango da gaur gauean, eskualdeko hautagaien erreakzioekin batera.