Udal eta foru hauteskundeak 2023

Gutun-azal banaketarik ez du egin Aiako Batzarre Burujabetzak "jasangarritasuna" zaintze aldera

Andrea Zipitria 2023ko mai. 26a, 14:12

Etxez etxeko banaketarik ez du egin ABBk, baina bertako kideek adierazi dute, bozka egunean Aian eskuragarri egongo direla gutun-azalak.

Bihar izango diren udal hauteskundeei begira, Aiako Batzarre Burujabetzak ez du gutun-azal banaketarik egin etxez etxe, "jasangarritasun" irizpideak tarteko. Hori dela eta, ABBko kideek azaldu dutenez, batzarraren alde bozkatu nahi duten herritarrek, eskuragarri izango dituzte gutun-azalak bozka egunean Aian bertan.