Txema Fernandezek bota zituen bolo gehien

Karkara 2015ko abu. 4a, 10:09

Larunbat goizean bolo txapelketa izan zen Aian. Parte hartze handia izan zen, baina guztietatik trebeena Txema Fernandez izan zen.

Bolategian goizeko 9:30ean elkartu eta goiza pasa zuten bolotan. Eguerdira arte iraun zuen txapelketak, non helduek ez ezik gazteek ere hartu zuten parte. Giro paregabean ibili ziren lehian, lagunartean. Lehiakortasuna sanoa izan arren, lehia polita ikusteko aukera izan zen. Azkenean Txema Fernandez izan zen txapelketako irabazlea.

Txapelketako lehen hamar sailkatuak ondorengoak izan dira:
1 Txema Fernandez
2 Miguel Arrozpide
3 Xeferino Agirre
4 Joxe Maiz
5 Inaxio Otaegi
6 Martzelino Agirre
7 Iñaki Maiz
8 Antonio Miner
9 Antonio Goenaga
10 Pedro Lazkano

Aian bolo egarriz gelditu zirenek badute aukera abuztuan jokatzeko. Zarautzen izango da txapelketa, abuztuaren 15ean, goiz eta arratsalde. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!