Motor hotsak, larunbatean, Aian

Karkara 2015ko mai. 28a, 17:34

VIII. Aiako Igoera izango da larunbat eguerdian, 15:00etan hasita. Eizmendi eta Olasagasti etxean arituko dira.

Maiatzaren 30ean, Aia burrunba ahotsak hartuko du. 10:00etan hasita egiaztapen frogak egingo dira, bi orduz. Ondoren, 15:00etan, entrenamenduak hasiko dira eta gero, hiru txanda ofizialak. Txanda horietan Andatzatik eta Aiako kaskorainoko ibilbidea egin beharko dute. Ikusi nahi duenak hamar euro ordaindu beharko ditu

Gorka Eizmendi: "Ilusio berezia egiten du etxean parte hartzeak"

Argazkia: Josu Uribe

Etxean parte hartzea berezia izango da.

Beti egiten du ilusio berezia etxekoen aurrean lehiatzeak, parte hartzeak. Oso gustuko dudan igoera da Aiakoa eta ahalik eta emaitza onena izaten saiatuko gara, ziur.

Nolako lasterketa izango dela aurreikusten duzue?
 
Lasterketa gogorra izango da, piloto eta auto on asko egongo baita.
 
Eta zein helbururekin joango zarete?
 
Gure helburua txapelketan postu bat gora egitea da. Hirugarren postuan gaude orain eta bigarren jarri nahiko genuke. Kotxeari aldaketa asko egin dizkiogu eta, aldakera horiei esker, lehen baino azkarragoak izateko gai garela uste dugu. Larunbatean ikusiko dugu.
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!